Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Jokalariak: Beste berezitasunak

Adina

Jokalari baten adin zehatza jokalariaren orrialdean ikus dezakezu. Hattricken urtebete bat 112 egun dira, beraz jokalari guztiek adin zehatz bat eta 0-111 egun izango dituzte.

Nortasuna

Jokalari guztiek izaera bat dute. ONak edo gaiztoak izan daitezke, liderrak edo bakartiak, odolberoak edo lasaiak. Une honetan izaerak ez du eragin handirik jokoan, baina adibidez ideia ona izaten da lider ona den jokalari bat jartzea kapitain. Izaerak jokoan eragiten duen moduaz gehiago jakiteko psikologiari buruzko atala begiratu.

Eskarmentua

Eskarmentuak jokalari beteranoak bere dohainekin zerikusirik ez dituzten gauzak ikasi dituela simulatzen du, eta honek bere jokoa hobetzen du.

Leialtasuna

Taldearekiko leialtasun handia duten jokalariek hobeago jokatuko dute zelaian. Are eta denbora gehiago taldean, harik eta leialtasun handiagoa izango du.

Bi leialtasun mota daude:

Jokalarien leialtasun bonusa

Jokalari bat zure taldean mantentzen duzun egun bakoitzeko, taldearekiko lotura handiagoa hartuko du hark. Gero eta lotuago eta leialago, hobeago jokatu du.

Leialtasuna azkarrago handitzen da hasieran, gero eta polikiago gero. Hiru denboraldiren buruan lortzen da gehienezko leialtasuna, baina erdira 12 astetan iristen da.

Gehienezko bonusa: +1 trebetasun maila guztietan (egoera fisikoa ezik)

Adibidea: Mikel Aranbururen sortze-lana ona da eta defentsa egokia dauka, eta gehienezko (jainkotiarra) leialtasuna du. Hala, sortze-lan bikaina eta defentsa ona balu bezala jokatuko du (eta hori izarren puntuaketan ikusiko da ere).

Jokalari bat leialtasun jainkotiarrera iristen denean bonus osoa jasoko du. Zure harrobiko jokalariak leialtasun jainkotiarrarekin hasiko dira.

Mesedez, kontuan izan jokalari bat beste talde bati saltzen diozunean, jokalari horrek zure taldearekin zuen leialtasuna galdu egiten duela. Beraz, berriro erosten baduzu, bere leialtasuna hutsetik eraiki beharko duzu.

Jatorriko taldeko bonusa

Bere jatorriko taldean jokatzen duten jokalariak, harrobikoak kasu, bere ibilbide guztian zure taldean izan badira, are hobeago jokatuko dute zelairatzen direnean; zure taldea bihotzean daramate eta.

Bonusa: +0,5 trebetasun guztietan (egoera fisikoa ezik).

Bere ibilbide guztia jatorriko taldean eman duten jokalariak bihotz formako ikono batekin bereiziko dira jokalarien orrian. Erne, kontuan izan saldu eta berriro erosi duzun jokalariak ez duela bonus hori jasoko.

Bi bonusak jaso

Jokalari batek bi bonusak lasai asko lor ditzazke. Harrobiko jokalari bat lehen taldera igotzen duzunean (berdin dio zein harrobiko sistema erabiltzen duzun), 1,5eko bonusa jasoko du trebetasun guztietan (egoera fisikoa ezik), hura saltzea erabaki arte.

Total Skill Index (TSI)

TSIa (Total Skill Index) jokalari baten abilezia neurtzeko modu bat da. TSIa entrenamenduaz igotzen da, baina sasoiak ere igo (edo jaitsi) dezake.

Sasoia

Orduan eta sasoi hobean egon jokalari bat, orduan eta hobeto jokatuko du. Ez du fisikoarekin zerikusirik, ordea, ez du zerikusirik jokalariak zenbat entrenatzen duenarekin. Hattricken, sasoiak hainbat faktore konbinatzen ditu, jokalari bat bere potentzial osora iristea, edo bertatik urrun egotea, ahalbideratuz; bere bizitza pribatuan ze egoeratan dagoen irudikatu dezake, adibidez.

Jokalariaren orrian bere "oraingo sasoia" ikus dezakezu. Hori da partidetan erabiltzen dena. Jokalari "bikain" bat sasoi "penagarrian" jokalari "egoki" bat sasoi "onean" baino okerragoa da, kasu.  Uneko sasoian eragin negatiboa du astean zehar entrenatu den egoera fisikoaren portzentaiak; orduan eta egoera fisiko gehiago entrenatu (portzentaia harturik) orduan eta eragin negatibo handiagoa.

Horrez gain, "sasoi ezkutu" bat dago ere, astero jokalariaren sasoiak norantz joko duen jakiteko erabiltzen dena. Astero, entrenamenduan, jokalarien uneko sasoia aldatuko da, sasoi ezkutuaren norabidean mugituz.  Uneko sasoia ez da bat batean sasoi ezkutuaren baliora aldatzen. Honen ordez, hainbat astetan pausoka aldatzen joaten da, nahiz eta orduan eta urrunago ego sasoi ezkututik orduan eta pauso handiagoak izango diren.

Entrenamendu batetan uneko sasoia aldatu ondoren, ezkutuko sasoia ere aldatzeko probabilitate bat dago. Jokalari guztiek euren sasoi ezkutua aldatzeko probabilitate bera dute, eta ezin duzu ezer egin probabilitate honetan eragiteko.  Hala ere, probabilitate honekin behin jokalariaren sasoi ezkutua aldatuko denean, hainbat faktore daude sasoi ezkutuaren maila berrian eragingo dutenak:

  • Jokalariak astean zehar partidarik jokatu ote duen. Oso garrantzitsua da!
  • Entrenamenduaren intentsitatea: orduan eta gogorrago entrenatu, orokorrean orduan eta sasoi hobea
  • Zure entrenatzailea: orduan eta entrenatzaile hobea izan, orduan eta sasoi hobea orokorrean
  • Sasoi Teknikaria - Sasoi Teknikaria espezialista da sasoia hobetzen.
  • Laguntzaile teknikoak: hauek ere sasoia hobetzen laguntzen dute

Berezitasuna

Gutxi gora behera jokalarien erdiek "berezitasun" bat daukate, partiduetan nolabaiteko eragina izango dutenak. Bost berezitasun daude: "Teknikoa", "Azkarra", "Buruz-abila", "Bortitza" eta "Ustekabekoa".  Berezitasun nagusi bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu eta Gertaera Bereziak atalean argitzen da. Taktika atalean azaltzen den bezala, berezitasun batzuk taktika zehatz batzuetarako erabilgarriak izan daitezke.

Berezitasun arraro bi ere existitzen dira: Sendaerraza eta Laguntzailea. Sendaerraza berezitasuna daukaten jokalariek euren lesioa pixka bat azkarrago sendatzen dute beste jokalariekin konparatuz eta lesioa lehun bat partidan bertan sendatzeko aukera dute. Laguntzaileak diren jokalariek zelaian beraien inguruan dauden jokalariei lagunduko diete. Arrakastatsu izatekotan, taldekideek hobeto jokatuko dute, baina, arrakastatsua ez izatekotan, taldearen antolakuntza maila jeitsi dezake.

Lesioak

Batzuetan jokalariek min hartzen dute. Kasu horietan, lesioa arina ez bada, jokalariak aste pare bat beharko ditu sendatzeko. Min hartzeko arriskua areagotu egingo da entrenamenduaren intentsitatea eta Teknikari Laguntzaileen kopuruak gora egiten duen heinean.

Jokalari helduek denbora gehiago behar dute osatzeko; medikuak kontrata ditzakezu azkarrago senda daitezen. Medikuek, gainera, min hartzeko arriskua murriztuko dute. Nolanahi ere, 40 urtetatik gertu dauden jokalarientzat zaila izango da lesio batetik osatzea. Horrez gain, kontuan izan min hartuta pasako duten denbora asteetan estimatzen dela (zure aurrelari onenak astebeteko lesioa badauka, asko jota astebete beharko du sendatzeko).

Txartel hori eta gorriak

Jokalariek txartelak ikus ditzakete partidetan, agresibitate handikoak direnek (batez ere eskarmentu gutxikoak eta zintzoak ez direnak) besteek baino gehiagotan. Bi txartel horirekin jokalaria zuzenean egotziko du epaileak. Kanporatua izanez gero, hurrengo partida ofiziala jokatu ezinik geratuko da jokalaria.  Jokalari batek denboraldiko partida ofizialetan 3 txartel hori ikusten baditu, ezingo du hurrengo partida ofiziala jokatu. Liga, Kopa eta promozioko partidek berdina balio dute txartelen kasuan: jokalari batek ligan bi txartel hori ikusten baditu eta hurrengoa kopan ikusten badu, hurrengo partida ofiziala galduko du.

Zure jokalarien zerrenda begira dezakezu jokalari bakoitzak zenbat txartel dituen ikusteko. 3 txartel hori dituen edo aurreko partidan txartel gorria ikusi zuen jokalariak txartel gorri bat izango du jokalarien zerrendan, bere zigorra erakusteko.  Zigortutako jokalarien txartelak partida ofizial bat jokatu ondoren garbitzen da. Denboraldi amaieran ere txartel guztiak garbitzen dira. Jokalari bat ezin da zigortua izan (edo txartelak garbituak izan) lagunartekoen eraginez.

 
 
Server 081