Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Kopa sistema

Hattrickeko kopetako batean jokatzea erronka kitzikagarria da erabiltzaile guztientzat, jokalariek eskarmentua irabazteko modu bikaina da eta diru gehiago irabazi dezakezu. Hattrick kopa sistema maila guztietako taldeek esperientzia esanguratsua izateko sortua izan da. Horrez gain, talde guztiek gutxienez hiru partida ziurtatuta izango dituzte.

6. mailan edo gorago jokatzen duten talde guztiek Nazio Kopan jokatuko dute. Goiz kanporatzen badituzte, kopa apalago batean jokatuko dute. Zure herrialden sei maila baino gehiago badaude, 6. mailatik beherako taldeek Mailako Kopa jokatuko dute. Dibisio horietako taldeek (7. maila eta beheragokoek) Nazio Kopa jokatu beharrean, haien mailako kopa jokatuko dute.

Zure taldea Mailako Kopatik at lehenengo errondetan geratzen bada, kopa apalago batean jokatu ahal izango duzu, Nazio Kopako kasuan bezala.

Kopako partidak

Kopako partidak astean zehar jokatzen dira beti. Nazio eta Mailako kopen lehenengo erronda ligako lehen jardunaldia baino egun batzuk lehenago jokatzen da beti. Ohorezko Kopa Nazio edo Mailako kopetan kanporatutako taldeek jokatzen dute, eta, arrazoi horregatik, Ohorezko Kopa aurreko biak baino astebete geroago jokatzen da. Nazio Kopa eta Mailako Kopa bakoitzak bere Ohorezko Kopa dauka. Kopako lehen aurkaria eta jokatuko duzun kopa astebete lehenago jakingo duzu. Hurrengo errondetan, aurreko kanporaketako partida guztiak amaitu eta gutxira jakingo duzu zein den zure aurkaria eta zein kopan ariko zaren.

Txapelketan beranduago sartzen diren taldeak aurretik jokatzen zutenen aurka aritzen dira. Taldeak erronda berean sartu badira, sailkapen onena duten taldeek sailkapen okerragoa dutenen aurka jokatuko dute. (Alegia, Nazio Kopan 5. edo 6. errondara arte iraun baduzu, Ohorezko Kopa jkatzerakoan Nazio Kopan lehen edo bigarren errondan kanporatua izan zen talde baten aurka jokatuko duzu, Kopako sailkapena kontuan izan gabe).

Taldeak, lehenik, une horretan jokatzen ari diren sasoiko mailagatik sailkatzen dira, eta gero honako irizpideen arabera:

1. Jaitsitako jabedun taldeak
2. Jaitsi edo igo ez diren jabedun taldeak
3. Euren kabuz igo diren taldeak
4. "Dohainik" igo diren taldeak (jaitsitako bot-ak ordezkatuz)
5. Bot-ak, toki librerik balego.

Goiko multzoetako taldeak denboraldi amaierako sailkapenaren arabera sailkatzen dira. Sailkapena berdin mantentzen da kopak irauten duen bitartean.

Sailkapen onena duen taldeak etxetik kanpo jokatuko du beti, Kopako azken sei errondetara arte, non partida guztiak zelai neutralean jokatuko baitiren. 90 minututan erabaki ez diren kopako norgehiagoka guztiak luzapenean erabakiko dira. Berdinduta jarraitzen badute, penalti jaurtiketak botako dira. Penalti jaurtitzaileak aukeratzeko informazio gehiago behar baduzu, begiratu "Hamaikakoa: Eskarmentua eta nahasmena" atala.

Kopa mota

Nazio Kopa da herrialde bakoitzeko koparik garrantzitsuena. Seigarren mailan edo maila altuagoan jokatzen duten hezur haragizko erabiltzaile guztiek jokatuko dute. Talde onenek izango dute soilik Nazio Kopa irabazteko aukera, baina txapelketan aurrera egiten duten guztiek izango dute saria.

Dena den, zure taldea Nazio Kopatik azkar kanporatzen badute, bigarren aukera bat izango duzu. Nazio Kopako lehenengo sei errondetan kanporatzen bazaituzte, Ohorezko hiru Kopetako batean jokatuko duzu. Ohorezko Kopa ere erakargarria izango da, baina ez duzu Nazio Kopan bezain besteko onurarik jasoko. Ahal izanez gero, Nazio Kopan irauteak beti merezi du.

Hiru Ohorezko Kopen izena Esmeralda, Rubi eta Zafiroa da. Esmeralda Kopan Nazio Kopako lehenengo eta seigarren errondetan kanporatutako taldeek parte hartuko dute. Bigarren eta bosgarren errondetan kanporatutako taldeek Rubi Kopa jokatuko dute. Eta hirugarren eta laugarren errondetan kanporatutakoek Zafiro Kopa jokatuko dute. Hiru kopak eta Nazio Kopa paraleloan lehiatzen dira, eta bakoitzak bere irabazlea izango du. Mesedez, kontuan izan Ohorezko Kopek beste izen bat izan dezaketela jokatzen duzun herrialdean.

Esmeralda Ohorezko Kopako eta Rubi Ohorezko Kopako lehenengo errondan kanporatutako taldeek Kontsolazio Kopa jokatuko dute. Kopa horrek ez dizu dirurik ez bestelako onurarik ekarriko, baina irabazleak garaikurra izango du.

Sei maila baino gehiagoko herrialdeetan, zazpigarren mailako edo maila apalagoetako taldeek Mailako kopak jokatuko dituzte. Mailak antzekotasun asko ditu kopa nagusiarekin eta Ohorezko Esmeralda, Rubi eta Zafiro kopekin. Desberdintasun bakarra, irabazitako diruan datza, askoz gutxiago izango da.

Kopen tamaina pertsona batek kontrolatutako sailkatutako taldeen araberakoa da. Pertsona batek kontrolatutako talde guztiek jokatzea probesten duen kopa txikiena jokatuko da. Pertsonen talde guztiak barruan daudenean, libre dauden lekuak bot taldeekin beteko dira.

1. Pertsonen batek kontrolatutako talde kopurua neurtzen da.
2. Talde horiek guztiek jokatzea ahalbidetzen duen kopa txikiena aukeratzen da.
3. Kopa pertsonen taldeekin beteko da lehenik.
4. Liga sistemako bot taldeek parte hartuko dute.
5. Hori nahikoa ez balitz, bot talde berriak sortuko lirateke, Kopa horretarako soilik.


Astea Nazio kopa Ohorezko kopa
(Esmeralda)
Ohorezko kopa
(Rubia)
Ohorezko kopa
(Zafiroa)
Kontsolazio kopa
Taldeak Taldeak Taldeak Taldeak Taldeak
1 16384
2 8192 8192
3 4096 4096 4096 4096
4 2048 2048 2048 2048 4096
5 1024 1024 1024 2048 2048
6 512 512 1024 1024 1024
7 256 512 512 512 512
8 128 256 256 256 256
9 64 128 128 128 128
10 32 64 64 64 64
11 16 32 32 32 32
12 8 16 16 16 16
13 4 8 8 8 8
14 2 4 4 4 4
15 - 2 2 2 2
16 - - - - -
  • Nazio Kopako lehenengo eta seigarren errondetan kanporatutako taldeek Ohorezko Esmeralda Kopa jokatuko dute.
  • Nazio Kopako bigarren eta bosgarren errondetan kanporatutako taldeek Ohorezko Rubi Kopa jokatuko dute.
  • Nazio Koparen hirugarren eta laugarren errondetan kanporatutako taldeek Zafiro Ohorezko Kopa jokatuko dute.
  • Esmeralda Ohorezko Kopako eta Rubi Ohorezko Kopako lehenengo errondan galtzen duten taldeek Kontsolazio Kopa jokatuko dute.

Eragina taldeengan

Kopen eremu garrantzitsuenetako bat, eskaintzen dituzten aukera taktikoak dira. Kopan luze jarraitzeak partida lehiakor gehiago jokatzea ahalbidetuko dizu, eta talde segurtasuna eta giroa hobetzeko aukera gehiago izango duzu ligako partidak prestatzeko. Kopako partidekin, gainera, zure jokalariek eskarmentu gehiago izango dute, eta sarreren salmentekin batera, errentagarriagoa izango da Kopan luze jarraitzea. Nolanahi ere, Kopa guztiek ez dute eragin bera izango zure taldean.

Kopako partida guztietan txartelen eta min hartzeen eragina beste lehia ofizialetakoa bezelakoa izango da. Kopako norgehiagoka batean txartel gorria ikusten baduzu, zure jokalariak ezingo du hurrengo ligako jardunaldian jokatu.

Talde giroa, segurtasuna & zaleen umorea: Nazio eta Mailako kopek soilik izango dute eraginik horiengan. Gainontzeko kopetan jokatutako norgehiagoketan lagunartekoetako eragin bera izango dute talde giro, segurtasun eta zaleen umorean.

Eskarmentua: Nazio eta Mailako partidek ligako norgehiagokek ematen duten eskarmentuaren bikoitza emango dizute. Ohorezko eta Kontsolazio partidetan, berriz, zure jokalariek ligako partidetan jasoko luketen eskarmentuaren erdia jasoko dute.

Kopako irabaziak

Kopan ibilbide arrakastatsua izatearen abantaila garrantzitsua sarren salmentekin ateratako dirua da. Gero eta erronda gehiago jarraitu kopan, orduan eta ikusle gehiago izango dituzu, eta, ondorioz, diru gehiago jasoko. Nazio eta Mailako kopek Ohorezko eta Kontsolazio kopek baino arrakasta askoz gehiago dute zaleengan. Nazio eta Maila Kopek (azken errondetan, behintzat) ligako partidetan bezain beste zale erakar dezaketen bezala, gainontzeko kopek lagunarteko partiden antzeko zale kopurua erakarriko dute. Nazioko Ohorezko Kopako partida batek, bi talde horien arteko nazioarteko lagunarteko batek erakarriko lukeena baino hiru aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Nazioko Kontsolazio Kopako partidak, berriz, nazioarteko lagunartekoak baino bi aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Mailako Ohorezko Kopako partiden kasuan, bi talde horien arteko nazioarteko lagunartekoak baino bi aldiz zale gehiago erakarriko ditu. Mailako Kontsolazio Kopako partidak, nazioarteko lagunartekoko zaleen %50 gehiago erakarriko du.

Etxeko taldeak sarreren salmentaren 67% jasoko du, eta, kanpokoak, 33%. Azken sei errondetan, taldeek erdibana banatuko dituzte irabaziak 50/50. Orokorrean, zaleek ez diote arreta gehiegi jartzen lehen kanporaketei, baina gero eta interes gehiago jarriko dute, kopan aurrera egin ahala. Eta, noski maila apaleko taldeen zaleek maila handikoen aurka jokatzeko gogoa izango dute, baina kontrako aldean ez da horrela izango. Kopako talde onenek diru-saria izango dute, beheko taulan ikus dezakezun bezala. Kopan ez dago goleatzaile onenaren saririk.

Nazio kopa

Postua Nazio kopa Ohorezko kopa Kontsolazio kopa
Txapelduna 1 500 000 US$ 300 000 US$ -
Txapeldunorde 1 000 000 US$ 150 000 US$ -
Finalerdietan kanporatua 750 000 US$ 100 000 US$ -
Final-laurdenetan kanporatua 500 000 US$ 50 000 US$ -
Final-zortzirenetan kanporatua 250 000 US$ 25 000 US$ -
Final hamaseirenetan kanporatua 200 000 US$ - -
64 onenen errondan kanporatua 180 000 US$ - -
128 onenen errondan kanporatua 160 000 US$ - -
256 onenen errondan kanporatua 140 000 US$ - -
512 onenen errondan kanporatua 120 000 US$ - -

Mailako kopa

Postua Mailako kopa Ohorezko kopa Kontsolazio kopa
Txapelduna 300 000 US$ 150 000 US$ -
Txapeldunorde 150 000 US$ 100 000 US$ -
Finalerdietan kanporatua 100 000 US$ 50 000 US$ -
Final-laurdenetan kanporatua 50 000 US$ 25 000 US$ -
Final-zortzirenetan kanporatua 25 000 US$ - -
 
 
Server 080