Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Partida: Baloi gelditua eta gertaera bereziak

Partiden inguruko atal honetan apur bat sakonago joango gara eta partidetako bi alde garrantzitsu aztertuko ditugu: baloi geldituko jokaldietatik gola nola lortu eta "gertara berezietatik" zer lortu dezakezun (eta beste partidako gertaera batzuetatik).

Baloi gelditua

Zure eraso normal batzuk baloi geldituko jokaldietan amaituko dira. Futbol errealean bezala puntu asko lortu ahal izango dituzu baloi geldituan ona izanez. Bi baloi geldituko jokaldi mota daude, falta zuzenak eta ez zuzenak.

Jaurtiketa zuzenak

Jaurtiketa zuzenak penaltyak eta falta zuzenak dira. Hauetan gola lortzeko, baloi geldituak jaurtitzeko aukeratu duzun jokalariak bere baloi geldituaren dohainak erabiliko ditu aurkarien atezaina menderatzeko. Zure atezainak, atezaintzaren dohainaz gain, baloi geldituaren dohaina ere erabiliko du falta zuzenak defendatzeko, baina ezin da zure baloi geldituen jaurtitzailea izan.

Falta ez zuzenak

Faltazko gol aukeren herena inguru falta ez zuzenak izango dira, hauek talde lana izanik. Erasotzeko, garrantziaren arabera ordenatuak, zure zelaiko jokalarien batazbesteko errematea, baloi gelditua, eta zure baloi geldituen jaurtitzailearen baloi gelditua hartzen dira kontuan. Defenditzeko, ordenean, zelaiko jokalarien batazbesteko defentsa, baloi gelditua, zure atezainaren atezaintza eta bere baloi gelditua hartzen dira.

Gertaera bereziak

Eraso normalez gain, "gertaera bereziak" ere lortu ditzakezu. Gertaera berezi hauek jokalarien ezaugarrien arabera, batez ere berezitasunen arabera ematen dira eta beraz berezitasun hauek ondo orekatuak dituen talde bat osatzea ere estrategia bilakatzen da.

Bi gertaera berezi mota daude: Goleko gertaerek (normalenak) eraso gehiago izateko aukera emango dizute eta eguraldiaren gertaerek (gutxiago dira) jokalariren baten jokoan eragina izango dute partida amaitu arte. Ematen den gertaera berezi bakoitzeko, beste gertaera berezi bat gertatzeko aukerak murriztu egiten dira.

Eguraldiaren gertaerak

Berezitasun batzuk dituztenak hobeto edo okerrago moldatzen dira eguraldi mota bakoitzarekin. Eguraldiaren gertaera berezi bat ematen bada, jokalari horren jokoan eragina izango du partida amaitu arte:

Jokalari teknikoek Erremate eta Sortze-lan pixka bat irabazten dute eguraldi eguzkitsuan, baina galdu euritan.

Jokalari bortitzei Errematea, Defentsa eta Sortze-lana hobetzen zaie euritan, baina Errematea galtzen dute eguzkitan. Eguzkitsu denean, gainera, lehenago nekatzen dira.

Jokalari azkarrek %5a galtzen dute euri eta eguzkipean.

Eguraldiko gertaera bat ematen bada partidaren kronikan jakinaraziko zaizu, eta jokalariaren izar puntuaketek ere eragin hori nolabait adieraziko dute.

Goleko gertaerak

Berezitasunek (eta jokalarien beste atributek) gol-aukera gehiago eman diezazkezuke. Beheko aipamenetaz gain, jokaldia amaituko duen jokalariak (askotan, baino ez beti, aukera sortzen duen jokalariak berak) erremate pixka bat ere izan beharko du aukera horretatik gola lortzeko.

Ustekabeko jokalariek euren paseen dohaina erabil dezakete ezusteko pase luzeak sortzeko, eta euren errematea baloia berreskuratzeko. Beraien ustekabekotasunak berak ere gola-ukerak sortu ditzake. Ustekabeko atzelari edo erdilari batek defentsa maila baxua badu, ustekabeko akats bat ere egin dezakete aurkariari gol-aukera bat emanez.

Hegaleko eta aurrelari azkarrek aukera bat sortu dezaketen euren abiadura erabiliz. Hau aurkariek geldiarazi dezakete jokalari defentsibo (atzelari edo erdilari) azkar batekin, edo ondo eusteko nahikoa defentsa dohain baditu.

Aurrelari eta hegaleko teknikoek aukerak sortu ditzakete aurkako atzelaria edo erdilaria buruz abila bada.

Hegaleko nahikoa dohain duten hegalekoek beste hegaleko batek edo aurrelari batek amaitu beharko dituzten gol-aukerak sortu ditzakete. Beste jokalari hori buruz abila bada edo nahikoa erremate dohain baditu, errazagoa izango zaio gola lortzea.

Kornerra: Kornerretik gola lortzeko, hau jaurtitzeko ardura duen jokalariak baloi geldituko nahikoa dohain izan beharko ditu eta kornerreko baloia errematatzen duenak nahikoa erremate dohain. Zelaian orduan eta buruz abilak diren jokalari gehiago izan (atezaina eta korner jaurtitzailea kontuan izan gabe), eta orduan eta gutxiago izan aurkariak, orduan eta hobeak izango dira gola lortzeko aukerak. Buruz abilak diren jokalaririk ez edukitzeak oso ahula egingo zaitu aurkarien kornerrak defenditzean eta zeureak erasotzean.

Eskarmentua: eskarmentu altuko hegaleko eta aurrelariek hori erabili dezakete gola lortzeko. Eskarmentu gutxiko atzelari eta erdilariek gol-aukera bat eman diezaiokete aurkariari.

Nekea: Atzelari eta erdilari nekatuek akatsak egin ditzakete. Aurkariaren erasotzailea ere nekaturik ez badago, gol-aukera bat jaso dezakete.

Bestelako gertaera batzuk

Partidan gerta daitezkeen bestelako gertaera batzuk ere badaude. Gertaera horiek izateko probabilitatea ez da zelai erdiaren araberakoa, beraz, nahiz eta baloiaren jabetza altuagoa izan, ez duzu horiek jasotzeko probabilitate handiagoa izango.

Kontraerasoak: Nahiz eta kontraerasoaren taktika ez erabili badago probabilitate txiki bat zure taldeak kontraerasoak antolatzeko. Taktikarekiko "independienteak" diren kontraeraso hauek ez dute behar zelaierdi ahulagoa izatea (taktikarekin beharrezkoa dena). Ikus taktikei buruzko atala kontraerasoei buruz gehiago ikasteko.

Urruneko jaurtiketak: Nahiz eta urrunetik jaurtitzeko taktika ez erabili badago aukera txiki bat zure taldeak urruneko jaurtiketazko abadagunea sortzeko. Irakurri taktiken atala urruneko jaurtiketei buruz gehiago ikasteko.

Powerful inner midfielders, if playing defensive (also called sitting midfielders) can concentrate on breaking up attacks and winning the ball. If he succeeds in pressing, the opponent’s attack breaks down. To do that, he will rely on his defending skill and stamina.

Powerful forwards, if playing normal (also called power forwards) can put their bodies in the right place, forcing a second chance to shoot and score after a normal chance for your team has been missed. They will need sufficient playmaking and scoring skills to do that. Note that their physical play can result in yellow cards; however, if your player has already been carded, he will tread more carefully in these situations.

You will suffer an overcrowding penalty if you field two or three players having the same combination of specialities and positions, among the following types: technical defensive forwards, powerful normal forwards and powerful defensive inner midfielders. If you field two players of the same type, you will suffer a penalty on their contribution (4% each). If you field three of them, the penalty will be bigger (7.5% each).

 
 
Server 080