Partida: Oinarriak
Hamaikako egokia aurkitzea zure Hattrickeko erronka handienetarikoa izango da. Atal honetan eta partidaren inguruko beste ataletan jokalarien dohainak partidan kontuan nola hartzen diren azalduko dugu. Atal honek gauza garrantzitsuenak eta oinarrizkoenak erakutsiko dizkizu.
Partida simulazioaren oinarriak
Partidaren zati bakoitzean hainbat eraso egiten dira, eta zelai erdiak zehazten du noren erasoa izango den. Zelai erdi indartsuena duen taldeak (baloi jabetza handiena duenak) eraso gehien izateko aukera gehiago izango ditu.
Talde batek eraso bat lortzen duenean, ze eraso mota izango den erabakitzen da. Oinarrizko erasoak eskuin hegaletik, ezkerretik edo erditik gerta daitezke, edo geldikako jokaldiak (faltak eta penaltyak) izan daitezke. Zona horretatik eraso egiten duen taldea sektore horretako defentsa gainditzen saiatuko da.
Oinarrizko erasoak
Partida bakoitzean oinarrizko eraso (goran azaldutakoak) kopuru bat ematen da. Eraso horietako batzuk irekiak dira, edozein taldek lortu ditzake, eta beste batzuk esklusiboki talde batenak dira.
Eraso irekietan, zelai erdiak zehazten du zein taldek irabaziko duen erasoa. Eraso esklusiboek berdin funtzionatzen dute, salbuespen batekin: zure zelai erdiak aurkariaren eraso esklusibo bat "irabazten" badu eraso hori geldiaraziko duzu, baina erasoa ez da zure bihurtuko. Ezin duzu aurkariaren eraso esklusiborik lortu, eta berak ezin du zurerik eskuratu.
Oinarrizko eraso gehienak partidako kronikan aipatzen dira, baina gol-aukera izatetik oso urrun geratzen diren erasoak ez dira aipatuko.
Horiez gain, eraso gehiago "Gertaera Bereziekin" eta kontraerasoekin lor ditzakezu. Beste bi eraso mota horiek partidei buruzko beste bi ataletan deskribatzen dira.
Etxeko abantaila
Zaleek etxeko taldea laguntzen dute. Normalean kanpoan lortzen duzuna baino baloi jabetza handiagoa izango duzu etxean jokatzean.
Partida jokatzen duten bi taldeak eskualde berekoak direnean, partida hori derbya izango da. Kasu horietan, etxeko taldeak abantaila izaten jarraituko du, baina kanpoko taldeak ere abantaila horren erdia jasoko du gutxi gora behera. Partida zelai neutral batean jokatzen denean, inork ez du abantailarik jasoko, ezta ere taldeetako bat partida jokatzen den eskualde berekoa bada.
Psikologia eta entrenatzaile mota
Talde giroak, segurtasunak eta taldearen jokaerak eragina izango dute partidan. "Psikologia" atalean ikusi ahal izango duzu Hattrickek faktore horiek nola simulatzen dituen.
Entrenatzaile motak (defentsiboa, erasokorra edo neutrala den) ere badu zeresana. Honi buruz gehiago irakurri ezazu "Entrenatzailea" kapituluan.
Taldearen puntuaketa da begiratu beharko zenukeen puntuaketa
Partida bat jokatu ondoren, taldearen atal bakoitzeko talde puntuaketa jasoko duzu. Puntuaketa horrek taldearen atal bakoitzak partida zer moduz jokatu duen erakutsiko dizu, eta puntuaketa hori da gainera partidan zehar kalkuluak egiteko erabiltzen dena.
Partidako puntuaketen izendapenak (eskala "ez daki"-tik "jainkotiarra"-ra doa) lau azpimailatan ere zehazten dira: oso baxua, baxua, altua eta oso altua. Horrela, maila jakin baten barnean zure puntuaketa nolakoa den jakitea errazagoa da. Horrela, "ona (oso altua)" "bikaina (oso baxua)" baino zertxobait okerragoa da, baina "egokia (oso baxua)" baino askozaz ere hobea.
Izar puntuaketak
Partida bakoitzaren ondoren zure jokalariek partidan emandako maila erakusten duen izar puntuaketa jasotzen dute. Gero eta izar gehiago, hobeto aritu diren seinale.
Mesedez kontuan izan izarrek jokalarien bakarkako jokoa neurtzen dutela kokapen bakar batean, eta jokala ezberdinak kokapen berean alderatzeko dela erabilgarria. Ez da taldearen indarra neurtzeko modu aproposa. Zure taldea orohar nola ibili den jakiteko (eta beste talde batzuekin alderatzeko) talde puntuaketei begiratu.
Mesedez kontuan hartu taldearen eraginak (erdiguneko postu batean jokalari bat baino gehiago izateak adibidez, ikus oinarrizko hamaikakoaren kapitulua) ez direla izarren puntuaketetan kontuan hartzen.
Egoera normal bat
Argi esanda, zelai erdian lortzen duzun puntuaketak partidan zehar edukiko dituzun gol aukera kopurua zehaztuko du. Taldearen beste atalek, berriz, aukera horiek golean amaitzeko izango duzun probabilitatea zehaztuko du.
Ondorengo taula zure hamaikakoa aukeratzeko lagungarria izan daiteke. Kontuan hartu hurbilketa bat dela soilik.
Elkarren ondoan dauden dohain batzuek errendimenduarengan oso antzeko eragina izan dezakete hainbat kasutan, baina beste batzuetan eraginen aldea nahiko handia izan daiteke. Gainera, bakarkako aginduak edo erdiguneko kokapen batean jokalari bat baino gehiago izatearen galerak (ikus aurreko kapitulua) ez dira kontuan hartu taula honetan.
Taldearen atala
|
Faktoreak (garrantzitsuena lehenik)
|
Zelaierdia
|
Erdilarien sortze-lana
Hegalekoen sortze-lana
Erdiko atzelarien sortze-lana
Aurrelarien sortze-lana
Hegal atzelarien sortze-lana
|
Ezker erasoa
|
Ezker hegalekoaren hegalekoa
Ezker hegal atzelariaren hegalekoa
Aurrelarien errematea
Ezker erdilariaren paseak
Ezker hegalekoaren paseak
Aurrelarien hegalekoa
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
|
Ezker defentsa
|
Ezker hegal atzelariaren defentsa
Atezainaren atezaintza
Ezker atzelariaren defentsa
Ezker hegalekoaren defentsa
Erdiko atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Ezker erdilariaren defentsa
Erdiko erdilarien defentsa
|
Erdiko erasoa
|
Aurrelarien errematea
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
Erdiko erdilarien errematea
Hegalekoen paseak
|
Erdiko defentsa
|
Atzelarien defentsa
Atezainaren atezaintza
Erdilarien defentsa
Hegal atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Hegalekoen defentsa
|
Eskuin erasoa
|
Eskuin hegalekoaren hegalekoa
Eskuin hegal atzelariaren hegalekoa
Aurrelarien errematea
Eskuin erdilariaren paseak
Eskuin hegalekoaren paseak
Aurrelarien hegalekoa
Aurrelarien paseak
Erdilarien paseak
|
Eskuin defentsa
|
Eskuin hegal atzelariaren defentsa
Atezainaren atezaintza
Eskuin atzelariaren defentsa
Eskuin hegalekoaren defentsa
Erdiko atzelarien defentsa
Atezainaren defentsa
Eskuin erdilariaren defentsa
Erdiko erdilarien defentsa
|