Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Liga sistema

Hattrickeko denboraldiak 16 aste ditu: 14 ligako jardunaldi (8 talde multzo bakoitzean, elkarren aurka birritan jokatuz), aste bat promoziorako eta beste bat ligarik gabe.

Mailen zuhaitza

Ligako maila kopurua ezberdina izan daiteke herrialde batetik bestera, baina oinarrizko estruktura berdina da beti. Adibidez, honelakoa da Italiako liga sistema:

1 I. maila (A seriea)
4 II. maila (II.1, II.2, II.3, II.4)
16 III. Maila (III.1, III.2, etab. III.16rarte)
64 IV. Maila (IV.1, IV.2, etab. IV.64rarte)
256 V. Maila (V.1, V.2, etab. V.256rarte)
1024 VI. Maila (VI.1, VI.2, etab. VI.1024rarte)
1024 VII. Maila (VII.1, VII.2, etab. VII.1024rarte)
2048 VIII. Maila (VIII.1, VIII.2, etab. VIII.2048rarte)
2048 IX. Maila (IX.1, IX.2, etab. IX.2048rarte)
4096 X. Maila (X.1, X.2, etab. X.4096rarte)
4096 XI. Maila (XI.1, XI.2, etab. XI.4096rarte)

Kontuan izan VI. mailan hasita, mailen tamaina bi mailatan behin bikoizten dela.

Igoera, jaitsiera eta promozioa

Zure multzoa irabazten baduzu goiko mailara zuzenean igo edo horretarako promozioa jokatuko duzu. II-VI. mailetan puntu gehien dituzten txapeldunak zuzenean igotzen dira, beste txapeldunek promozioa jokatu behar dute. Maila baxuagoetan txapeldun guztiak zuzenean igotzen dira. Zenbaki bakoitiko mailetan (VII, IX etab.) bigarren sailkatua ere zuzenean igotzen da.

Promozioa jokatu behar duten txapeldunek gaineko mailako 5. edo 6. sailkatu baten aurka jokatu beharko dute. Promozioa jokatzen duen txapeldun onenak 6. sailkatu okerrenaren aurka jokatuko du, eta txapeldun okerrena 5. sailkatu onenaren aurka arituko da. Goiko mailako taldeak etxean jokatuko du. Promozioko partida behe mailakoak irabazten badu, bi taldeak mailaz eta multzoz ordezkatuko dira. Goiko mailakoak irabazten badu, bakoitza zegoen tokian geratuko da.

Bukatzen baduzu leku 7 edo 8 zatiketa beheko duzu izango da jaitsiko da (maila baxuena izan ezik). 6an zatiketa gainetik, erregistro onena (talde onena horiek leku 7 akabera kanpo) batera mailaz jaitsi taldeak sustatu taldeak duten indartsuena erregistroak ditu serie trukatu egingo. mailaz jaitsi txarrena diskoarekin taldeak, talde ahulena duten irabazi du, sustapena lekuak trukeak. zu 6an zatiketa (edo maila bat beherago) tik jaitsi bada, mailaz jaitsi zen errekorra onena taldeak sustatu taldeak duten txarrena erregistroak ditu serie trukatu egingo.

VII. eta IX. mailetan, 3. eta 4. postuan amaitzen duten taldeek igotzeko promozio partidak jokatuko dituzte, eta VIII. eta X. mailetan 2. postuan amaitzen dutenek jokatuko dute igoerako promozio partidak.

Multzoz aldatu aldaketen leihoan

Zure taldea herrialdeko hiru maila apalenetako batean ari bada, maila horretako beste multzo batera aldatzeko aukera izango dizu. Horretarako, jokatu nahi duzun multzoan leku libreren bat egotea ezinbestekoa da; denboraldi-aurrean ikusiko duzu halakorik dagoen. Horrez gain, Supporter gisa talde gehigarri bat baduzu, zure taldeek ezingo dute multzo berean jokatu.

Bot taldeen jaitsierak eta igoerak

Denboraldi bakoitzaren amaieran, VI. mailan edo maila baxuagoan dauden bot talde guztiak ahalik eta maila apalenera jaisten dira. Salbuespen bat dago, baina: VI. mailan irabazle geratzen diren bot taldeek promozioa jokatu edo zuzenean igoko dira. V. mailatik gora dauden bot taldeek benetazko entrenatzailea duten taldeen arau berak dituzte jaisteko edo igotzeko garaian.

Bot taldeak mailaz jaisten direnean, azpiko mailako taldeek beteko dute haien lekua. "Zorioneko galtzaileen" artean aukeratuko ditugu. Alegia, promozioko partidak galdu dituzten taldeen artetik zozketa moduan aukeratuko ditugu, eta ezin izango duzu zozketa horretan parte hartzea saihestu -zaleek, jokalariek eta bazkideek ez lukete halako erabakirik onartuko.

Maila apaleneko erabiltzaileak, gainontzeko dibisioetako bot-ak baino gutxiago badira, sitemak maila baxuena automatikoki itxiko du, horretarako prestaketa lanak burututa.

Liga postua eta sailkapena

Azken ligako postua ondoko falkore hauetan oinarritzen da, hurrenez hurren: puntuak, gol diferentzia eta sartutako golak. Ligako postuak, era berean, zure sailkapen orokorra definitzen du, promozioan eta kopan nork noren aurka jokatzen duen jakiteko erabiltzen dena. Sailkapen orokor hau, hurrenez hurren, ondoko faktoreetan oinarritzen da: ligako maila, multzoko postua, puntuak, gol diferentzia eta sartutako golak. Bai multzoko posturako eta bai sailkapen orokorrerako: gauza guzti hauek berdinak badira txanpon batez erabakitzen da.

Sariak

Lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren postuan amaitzen baduzu sari bat jasoko duzu dirutan. Zenbat jasoko duzun jokatzen duzun mailaren araberakoa da:


Maila 1 2 3 4
I maila 2 000 000 US$ 1 175 000 US$ 825 000 US$ 500 000 US$
II maila 1 350 000 US$ 1 050 000 US$ 750 000 US$ 450 000 US$
III maila 1 200 000 US$ 925 000 US$ 675 000 US$ 400 000 US$
IV maila 900 000 US$ 700 000 US$ 500 000 US$ 300 000 US$
V maila 600 000 US$ 475 000 US$ 325 000 US$ 200 000 US$
VI maila 525 000 US$ 400 000 US$ 300 000 US$ 175 000 US$
Beste mailak 450 000 US$ 350 000 US$ 250 000 US$ 150 000 US$

10 000 US$ euroko saria ere badago multzo bakoitzeko goleatzaile onenarentzat. Saria denboraldiko azken partidaren ondoren ematen da. Bi jokalari berdinduta geratzen badira, bi jokalarien une horretako jabeek jasoko dute dirua; hala ere, talde bereko bi jokalarik berdintzen badute, jabeak behin bakarrik jasoko du saria.

Igoerako gainsaria

Mailaz igotzen bazara, multzoko postuagatik jasotako diruaz gain, beste gainsari bat jasoko duzu. Horrez gain, igoerari esker bazkidegoa handituko duzu: %10 bazkide gehiago izango dituzu (era berean, mailaz jaisten bazara, bazkidegoaren %10a galduko duzu). "Dohainik" igotzen bazara ordea bazkidegoaren handitzea bakarrik izango duzu. Honen adibidea bot ezabapenari zor izandako igoerak izango dira eta Hattrick International ligako denboraldi bakoitzeko sustapen leku gehigarriak.


Maila Zuzenean mailaz igoa Promozioaz igotakoak
I maila - -
II maila 500 000 US$ 175 000 US$
III maila 450 000 US$ 150 000 US$
IV maila 400 000 US$ 125 000 US$
V maila 300 000 US$ 100 000 US$
VI maila 200 000 US$ 75 000 US$
Beste mailak 175 000 US$ 50 000 US$
 
Server 071