Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Selekzioak

Hattricken, mundu errealean bezalaxe, selekzioak ere badaude elkarren aurka lehiatzen. Hattricken selekzioetako hautatzaileak zeuk aukeratzen dituzu! Hattrickeko herrialde bakoitzak selekzio absolutu bat, baino baita U-20 selekzio bat ere non 20 urte edo gutxiago dituzten jokalariak aritzen diren. Gauzak honela, herrialde bakoitzak bi hautatzaile ditu, biak komunitateak aukeratuak.

Mundialaren formatua

Munduko Txapelketa bi denboraldiz behin jokatzen da, eta sailkatze erronda batekin hasten da. 32 talde sailkatzen dira erronda horretatik Munduko Txapelketara. Multzoetan jokatzen diren hiru erronda daude, multzo bakoitzean lau talde izanik eta bi sailkatuz hurrengo fasera. Azken bi partidak kanporaketak dira, lehenik finalerdiak eta hurrena Munduko Txapelketako finala. U-20 Munduko Txapelketa denboraldi bat beranduago hasten da, eta formatu berbera jarraitzen du.

Munduko Txapelketako I- Errondako zozketa aurreko txapelketako emaitzen arabera egiten da. Munduko Txapelketako partidarik ez badago, selekzioek lagunartekoak jokatu ditzakete.

Hauteskundeak

Hauteskundeak denboraldiaren hasieran izaten dira, Munduko Txapelketako finala jokatu eta hurrengo egunean hasita. Bi denboraldiz behin selekzio nagusiko hautatzailea hautatzen da, eta bi denboraldiz behin U-20 selekzioko hautatzailea. Hautatzaile bakoitza 2 denboralditarako hautatzen da, bere lanaldia Munduko Txapelketaren finalaren ondoren amaituz.

Hauteskundetan parte hartu ahal izateko gutxienez 4 aste eman behar dituzu Hattricken jokatzen.

Selekzioko taldea

Hautatzaileek 26 jokalari, entrenatzailea(k) barne, jabea duten taldeetan jokatzen ari badira behintzat. Behin aukeratuz gero, hautatzaileak jokalarien datu guztiak ikus ditzakete, zuk zeure taldeko jokalarienak ikusten dituzun bezala.

Selekzioko jokalari bat edukitzea

Zure jokalarietako bat selekzioren batean badago, berdin-berdin jokatzen jarraituko du zure taldearentzat. Selekzioen partidak eta partida normalak egun desberdinetan ematen dira, beraz beti egongo da jokatzeko prest. Selekzioen partidek ez dizute inongo entrenamendurik emango. Hala ere, jokalariak min hartzeko arriskua izango du selekzioarekin jokatzen duen bitartean.

Zure jokalariak selekzioarekin partidaren bat jokatuz gero hainbat abantaila jasoko ditu zure taldeak:

– Jokalariaren soldatan %33 edo %40ko murrizketa bat izango duzu, jokalaria atzerrian edo bere herrialdean jokatzen ari denaren arabera.

– Jokalariak eskarmentu handia lortuko du.

– Jokalariak min hartzen badu eta selekzioarekin jokatzen duen partida batean zelaia utzi behar izan badu, soldata murrizketa normalaz gain bere soldataren %100a ordainduko zaizu, min hartzeak irautea espero den aste kopuruaz biderkatuta.

Kontuan izan, ez dugula espero inor selekzioak ahultzen saiatzea selekzioko jokalariei sabotaia eginez.Sabotai kasurik balego, Selekzioko Administratzaileek, muturreko erabaki gisa, jokalariak libre utz ditzateke, haiek salerosketa merkatuan jarrita.

Zeure burua hautagai gisa aurkeztu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, selekzioen arauak irakurtzea gomendatzen dizugu.
 
 
Server 080