Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Entrenamendua

Zure taldeak zein entrenamendu mota jasoko duen erabaki dezakezu astero. Aste horretako entrenamenduak ostegunean edo ostiralean izaten du eragina herrialdearen arabera, beraz, zure entrenamendu mota aldatu nahi baduzu egun hori baina lehenago egin behar duzu. Jokalarien egungo sasoi eta ezkutuko sasoi aldaketak ere orduan gertatzen dira.

Jokalarien adina eta dohain maila

Jokalari gazteak orokorrean zaharragoak baino ikasle azkarragoak dira, baina entrenamendu batean bakoitzak zenbat ikasiko duen dohain horretan duen mailaren araberakoa ere bada: gero eta maila baxuagoa, orduan eta entrenamendu azkarragoa.  Oso maila baxuen entrenamendua maila ertainen entrenamendua baino hainbat aldiz azkarragoa da, eta era berean maila oso altuen entrenamendua maila ertainena baino geldoagoa.

Adinaz eta dohain mailaz gain, lau faktore daude entrenamenduaren eraginak zehazten dituztenak: entrenamenduaren intentsitatea, entrenamendu mota, egoera fisikoaren entrenamenduaren portzentaia, eta entrenamenduetakoe langilegoa (entrenatzailea eta bere laguntzaileak).

Entrenamenduaren intentsitatea

Geroz eta intentsitate handiagoa izan entrenamenduek, orokorrean hobea izango da taldearen sasoia, eta handiagoak izango dira entrenamendu motak sortutako ondorioak. Intentsitate maila erabaki dezakezu 0 eta 100 bitarteko zenbaki bat jarriz.  Intentsitate altu baten desabantaila jokalarien min hartzeko arriskua da, orduan eta intentsitate altuagoa, min hartzeko arriskua ere handitu egiten baita. Zerorrek aukeratu beharko duzu ze intentsitate maila komeni zaizun; foroan ere beste manager batzuei galdetu diezaiekezu.

Intentsitatea asko jaitsiz "momentuko" igoera bat eman diezaiokezu talde giroari. Berriz ere intentsitate handiagoaz entrenatzea erabakitzen duzunean, talde giroa bueltan asko jaitsiko da. Entrenamenduaren intentsitatea aldatu nahi baduzu, mesedez kontuan izan balio berria beranduenik entrenamenduaren eguneraketaren aurreko eguneraketa normalerako jarria izan behar dela.

Entrenamendu mota

11 entrenamendu mota daude aukeran. Guztiek zure jokalariak trebetasunen batetan hobetzen dituzte. Entrenamendu mota ezberdinak azpiko taulan ageri dira.

Entrenatzaileak

Entrenatzaile on bat baduzu, entrenamenduak entrenatzaile txarra izanda baino emaitza hobeak emango dizkizu. Laguntzaile teknikoak izateak ere entrenamenduetan lortutako emaitzak hobetzen laguntzen du.

Egoera fisikoaren entrenamendua

Egoera fisikoa astero entrenatu behar da, entrenamendu osoaren portzentai gisa. Eraginkortasuna jaitsi egingo da intentsitate maila altuetan - hobe da astero apur bat entrenatzea noizean behin asko egitea baino.  Jokalari zaharragoek egoera fisikoko entrenamendu gehiago beharko dute egoera fisikoaren maila mantentzeko. Hau da, erabiltzaileak taldearen eta bere helburuen artean portzentai orekatua bilatu beharko du.  Astean zehar gutxienez 90 minutu jokatu dituzten zure taldeko jokalariek egoera fisikoaren entrenamenduaren %100a jasoko dute. 90 minutu baino gutxiago jokatu dituztenek (ordezkoek adibidez) %75a jasoko dute, eta jokatutako minutu bakoitzagatik gehigarri bat. Astean zehar jokatu ez duten beste jokalariek, osasuntsu edo entrenatzeko moduan badira (astebete edo gutxiagorako min hartuta), entrenamenduaren erdia jasotzen dute.

Egoera fisikoaren entrenamenduak taldearen sasoian eragin negatiboa dauka; geroeta egoera fisiko gehiago entrenatu, orduan eta efektu negatiboagoa pairatuko du sasoiak.  Kontuan izan behar da momentuko sasoian, eta ez ezkutukoan, eragina izaten dutela egoera fisikoaren entrenamenduarengatik.

Oinarrizko Printzipioak

Jokalari batek aste horretan jasoko duen entrenamendu kopurua zure taldean, entrenatzeko kokapen aproposean, jokatutako minutuen araberakoa izango da. Beste talderen batean jokatutako partidak sasoi entrenamendurako bakarrik eragingo du, eta ez du entrenamendurik jasoko. Jokalari batek astean zehar minutu bat baino gutxiago jokatuko balu, ez luke inongo entrenamendurik jasoko. Jokalari batek 90 minuturi dagokion entranemdua jaso dezake aste batetan. Kokapen aproposea 90 minutu baino gehiago jokatzeak ez dio entrenamendu gehiago emango. Gutxiago jokatzeak, 50 adibidez, 90 minututik 50 entrenatzea eragingo dio.

Jokalari batek posizio desberdinak bat baino gehiago jokatu bada, astean zehar, 90 minutu eman zion entrenamendurako eragin hoberenak prestakuntza eguneratzea at aukeratuko dira. partidetan jokalari Bakoitzaren jokabideak ez prestakuntza eragingo.

Hegaleko moduan jokatu duten jokalariek sortze-laneko entrenamendu erdia jasoko dute soilik. Berdina gertatuko da hegal atzelariekin erdiraketak (hegalekoa) entrenatzean.

Berdin dio jokalariak lagunarteko partida, kopakoa edo ligako jokatu duen, entrenamenduaren ikuspegitik berdinak dira. Dena den, partida hasieran jokalari nahikoa zelairatu ez badituzu, walkover garaipena emango diozu aurkariari, eta partida horretako entrenamendua galduko duzu. Ez duzu aste osoko entrenamendua galduko. Bestalde, partidara aurkeztu bazara, baina aurkariaren berririk ez baduzu, walkover gisa irabaziko duzu, eta hasierako hamaikakoak entrenamendu normala jasoko du, baina ez du eskarmenturik jasoko.

Parentesi arteko hitzek aldaketa txikiak adierazten dituzte. Parentesi bikoitzek berriz, aldaketa oso txikiak adierazten dituzte.

Entrenamendu mota Hobetzen dio ...nori...
Baloi gelditua Baloi gelditua Jokatu duten guztiei, %25eko bonusa atezainei eta falta/penalty jaurtitzaileei
Defentsa Defentsa Atzelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Erremateak Errematea Aurrelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Erdiraketak (Hegalekoa) Hegalekoa Hegalekoei (Hegal atzelariak) ((Partida jokatutako guztiei))
Jaurtiketak (Errematea) (Partida jokatutako guztiei)
(Baloi gelditua) ((Partida jokatutako guztiei))
Pase motzak Paseak Erdilari, hegaleko eta aurrelariei ((Partida jokatutako guztiei))
Sortze-lana Sortze-lana Erdilariei (Hegalekoei) ((Partida jokatutako guztiei))
Atezaintza Atezaintza Atezainei
Pase luzeak Paseak Atzelari, erdilari eta hegalekoei ((Partida jokatutako guztiei))
Defentsa postuak Defentsa (Atezain, atzelari, erdilari eta hegalekoei) ((Partida jokatutako guztiei))
Hegaleko erasoak Hegalekoa Aurrelari eta hegalekoei ((Partida jokatutako guztiei))
Bakarkakoa (Harrobian bakarrik) Partidan jokatutako kokapenerako dohain garrantzitsua(k) (Partida jokatutako guztiei)

Adibidea

Taldeak aste honetan "erdiratzeak" (hegalekoa) entrenatu du. Kontuan izan partida jokatzeko eguna desberdina izan daitekeela herrialde batetik bestera. “igandea” esaten dugunean ligako partidaz ari gara eta “asteazkena” lagunartekoaz edo kopako partidaz.

  • Xabi Prietok 90 minutu jokatu zituen hegaleko bezala igandean baina asteazkeneko partidan ez zuen jokatu. 90 minutuko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Fernando Amorebietak 90 minutu jokatu zituen hegaleko moduan igandean beste 90 atzelari bezala asteazkenean. Berak ere 90 minutuko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Igor Gabilondok 50 minutu jokatu zituen hegaleko moduan igandean eta 90 hegal atzelari bezala asteazkenean. 50 minutuko hegaleko entrenamendu osoa jasoko du, eta 40 minutuko eragin gutxiako hegaleko entrenamendua.
  • Patxi Puñalek 40 minutu jokatu zituen hegaleko bezala igandean, eta 90 aurrelari bezala asteazkenean. 40 minutuko hegaleko entrenamendu osoa jasoko du, eta 50 oso efektu txikiaz (entrenamendu "residuala" delakoa).
  • Iker Muniainek 90 minutu jokatu zituen hegal atzelari moduan bai igandean baita asteazkenean ere. Hala ere 90 minutuko eragin gutxiko hegaleko entrenamendua jasoko du.
  • Iban Zubiaurrek ez du ez asteazkeneko ez igandeko partida jokatu. Aste horretan partidarik jokatu ez duenez ez du entrenamendurik jasoko.

Dohainen beherakadak

Jokalari bat 30 urtetara gerturatzen den ahala, astero bere dohainen zati bat galtzen du. Beherakada honen zenbatekoa jokalariaren adinaren eta dohain horretan duen mailaren araberakoa da. Orduan eta dohain maila altuagoa, orduan eta beherakada handiagoa. Jokalari zaharragoek ere gazteagoek baino beharakada handiagoak jasaten dituzte.

 
 
Server 080