Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Lagunartekoak

Jokalari guztiei komeni zaien kokapenean entrenamendua eman ahal izateko lagunartekoak aukera ona dira, kopa jokatzen ari ez bazara. Askotan ordezkoak jokatzeko eta entrenatzeko erabiltzen da, baina agindu eta antolaketa berriak frogatzeko ere interesgarria da. Edo zergatik ez zure lagun onena desafiatu, ohorea jokatuz.

Lagunartekoa lortzea

Lagunarteko partida bat lortzeko modurik errazena zure taldea lagunartekoen poltsan sartzea da, lagunartekoen orritik egin dezakezuna. Aukeratu zein arerio eta partida mota nahi duzun, eta, ondoren, poltsak zuzenean zure taldea beste batekin parekatuko du eta lagunartekoa hitzartu (zure taldeak zure kriterioak betetzen dituen talde baten kriterioak betetzen dituen bezain pronto).

Kopatik kanporatu bazaituzte, eta oraindik lagunartekorik hitzartu ez baduzu, beste partidarik ez duten taldeak desafia ditzakezu. Talde batzuk ezingo dituzu desafiatu euren lehentasunengatik edo Manager Baimeneko egoeragatik.

Zure desafio guztiak, eta jaso dituzunak, "Lagunartekoak" orrian ikusi ahal izango dituzu. Desafio bat onartzen den momentuan partida sortuko da, partiden orrian agertuko da, eta hamaikakoa aukeratu ahal izango duzu partiden orritik.

Sasoi amaierako lagunartekoak

Sasoi bakoitzeko 15. eta 16. asteetan, asteburuetan lagunartekoak jokatzeko aukera izango duzu, promozio partidarik ez baduzu, behintzat.

Tarte honetan, lagunartekoen hitzartzea apur bat desberdina zango da. Erronka bat botatzean, lagunartekoa asteburukoa edo astean zeharrekoa den aukeratu ahal izango duzu.

Asteburuko erronkak luzatzeko leihoa, astelehena 06:00etatik ostirala 23:59ra egongo da irekita, nazioarteko zein nazio barruko lagunartekoetarako.

Lagunarteko motak

Lagunarteko partidak bi motatan bereizten dira: normalak eta kopako arauekin. Kopako arauekin partida luzapenean (edo penalty jaurtiketetan) erabakiko da berdinketa badago 90 minutuak amaitzean.

Nazioarteko lagunartekoak

Atzerrian jokatzea aukera dezakezu, edo kanpotar bat zure zelaira ekartzera gonbidatu. Atzerrian jokatzen baduzu, herrialde horren ordutegian izango da partida. Adibidez, Portugalen jokatzen baduzu, partida Portugaleko asteazkenetako partidetako orduan jokatuko da (kasu honetan, CET orduko 9:45pm).

Edonora zoazela ere zure taldeak asteartean 18:00etan (CET) bidaiatuko du, eta osteguneko 08:00etan (CET) itzuliko da. Nazioarteko lagunartekoak beranduenez asteartean hitzartu behar dira, eta ezin duzu beste partidarik hitzartu hurrengo asterako taldea ostegunean etxera itzultzen den arte. Zure taldeak nazioarteko lagunartekorik jokatu ez badu, osteguneko 06:00etan hasi zaitezke hurrengo asterako nazioarteko lagunarteko baten bila.

Atzerrira egiten duzun bidaia bakoitza 6 000 US$ kostatuko zaizu, baina hala eta guztiz ere nazioarteko lagunartekoak ikustera normalean jende gehiago joaten da zelaira.

Bestelakoak

Lagunartekoetara partida ofizialetara baino dexente jende gutxiago joaten da oro har ikusle gisa. Kopako arauak dituzten lagunartekoetara jende gehiago joaten da, eta nazioartekoetara oraindik gehiago.

Segurtasunean eta talde giroan ez du eraginik egingo, ezta ere zaleen umorean. Hala eta guztiz ere, min hartzeko arriskua ez da txikiagoa izango lagunartekoa izateagatik.

Zelai neutralean jokatzea

Lagunarteko bat jokatu nahi baduzu inork etxeko abantaila izan gabe, zelai neutral batean joka dezakezu. Hala ere, zure eskualdean jokatzen baduzu, etxeko abantaila jasotzen jarraituko duzu (nahiz eta "bisitari" moduan egon partidaren izenean). Zelaiaren jabeak ez du irabazirik izango partida horiengatik.

Berdin dio non erabakitzen duzun jokatzea, atzerriko talde baten aurka jokatzen duzun partida bakoitza nazioarteko lagunartekoa izango da.

 
 
Server 081