Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Finantzak

Klubaren manager zarenetik, taldearen finantzen ardura ere zeurea da. Gastuen ordainketa eta irabazie kobroa asteroko eguneraketan egingo duzu. Eguneraketa hau zure herrialdean zehazki noiz gertatzen den Ordutegi Lokalaren orrian ikus dezakezu. Adibidez jokalari bat 10 000 US$gatik erosten baduzu jokalaria une horretan bertan izango duzu eskuragarri, eta 10 000 US$ gehituko dira zure "Fitxaketa berriak" sarrerara. Oso garrantzitsua: finantzen orriak zure une bakoitzeko eskudirua erakusten du, parentesi arteko kopurua hurrengo astean izango duzun eskudirua izanik (asteroko eguneraketaren ondoren).

Irabaziak eta gastuak

Finantzen orrian aste honetarako erabilgarri duzun dirua eta aurreko asteko balantzea erakutsiko zaizkizu. Hau da bertako sarrerek esan nahi dutena:

Sarrerak

Zaleak: Etxeko ligako partidetako eta aste erdiko partidetako irabaziak. Ikus 10. Atala "Futbol Zelaia" horren inguruko datu gehiagorako.

Babesleak: Astero diru kopuru bat ematen dizute babesleek. Ikus "Zaleak eta Babesleak" atala datu gehiagorako.

Jokalarien salmenta: Jokalari bat saltzen duzunean irabaziak hemen agertuko dira. Informazio gehiagotarako ikusi salerosketen atala.

Komisioak: Dirurik jasoko bazenu aurreko taldea izateagatik edo jatorrizko taldea izateagatik hemen agertuko litzateke. Ikusi "Salerosketak" atala informazio gehiagotarako

Bestelakoak: Bestelako irabaziak hemen agertuko dira, hala nola bazkideen urteko ordainketa eta txapelketetako diru sariak.

Gastuak

Soldatak: Astero zure jokalariei euren soldata ordaintzen diezu. Jokalari bakoitzeko 250 US$ gehi bere dohain eta adinaren araberako kopuru bat ordaintzen duzu. Jokalari atzerritarrengatik %20 gehiago ordaintzen duzu.

Zelaiaren mantenua: Futbol zelaia mantentzearen asteroko gastuak. Ikus 10. atala "Futbol Zelaia" datu gehiagorako.

Zelaiaren eraikuntza: Zure zelaiaren eraikuntza edo birrintze lanen gastuak.

Langileak: Langile bakoitzak 1 020 US$ eta 33 840 US$ arteko kostua du astero, langilearen mailaren arabera (1etik 5era) eta kontratuaren luzeeraren arabera (aste 1etik 16 astetara).

Gaztetxoen bilaketa: Zure harrobiko asteroko gastua, edo bilatzaileen sarean astero inbertitzen duzuna.

Jokalarien fitxaketak: jokalari berriei dagozkien fitxaketen gastuak hemen agertuko dira. Informazio gehiagorako emaiozu begirada bat "Salerosketak" atalari.

Bestelakoak: Zure behin-behineko gastuak hemen biltzen dira, hala nola langileen kaleratzeak eta talde nagusira igotako jokalariak.

Interesak: Zorretan bazaude interes batzuk ordaindu beharko dituzu.

Erabilgarri duzun dirua eta Zuzendaritzaren erreserba

Managerrak soldatak, jokalarien salerosketak eta zelaiaren eraberritzea bezalako proiektuetan erabil dezakeen dirua mugatzen du Zuzendaritzak. Diru horretatik gaindi dagoena erreserban gordeko du Zuzendaritzak, taldearen etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko. Beharrezkoa denean, Zuzendaritzak dirua itzuliko du erreserbatik kapital aktibora, baina neurrian.

Zure langile bezala kontratatu dezakezun Finantza zuzendariak erabilgarri dagoen kapitala eta erreserban dagoen diruaren itzulera portzentajea handitu ditzake.

Zorrak eta porrot ekonomikoa

Ezin zaitu ezerk dirua gastatzetik galarazi nahiz eta zure esku dirua zero izan. Bankuan 500 000 US$ kreditua duzu, baina utzitako diru honegatik interes potoloak ordiandu beharko dituzu. 500 000 US$ko zorra pilatzera ailegatzen bazara, porrot ekonomikoa jotzear zaudela ohartaraziko dizugu. Oharra jaso eta bi astera 500 000 US$ zorraren balantzea orekatzeko gai ez bazara, Hattrick utzi beharko duzu! Kontuan izan, saltzen ari zaren jokalarien eskaintza aktiboak zor hori orekatzeko adina badira edo zure taldeak erreserban diru nahikoa badu, ez duzula porrota joko.

 
 
Server 081