Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Txapelketak

Txapelketak Hattrick taldeentzako lehiatzeko sistema alternatiboa dira. Eskilara lehiaketetan izena eman eta 'Muinoko errege' bihurtzen saia zaitezke, edo beste erabiltzailee kudeatutako txapelketetan parte har dezakezu.

Horrez gain astero lagunartekoak jokatzen jarraitu dezakezu, nahiz eta txapelketetan parte hartu.

Txapelketa propioak

Txapelketa bat sortzeko Gold, Platinum edo Diamond supporterra izan behar duzu. Ez-Suporter bazara soilik txapelketa "aurreratuak" sor ditzakezu. Sortzaileak erabakiko du tamaina, izena, garaikurra, ordutegia eta abar; gero, jendea gonbidatuko ditu. Gold eta Platinum harpidedunek dohainik joka dezakete, baina 'oinarrizko' txapelketa bakarrean une berean. Gainontzeko txapelketetarako creditsak erabili beharko dituzte. Beste erabiltzaileek Hattrick Gearsak erabiltzen bat egin beharko dute. Diamond harpidedunek 10 txapelketatan lehia dezakete aldi berean ('oinarrizko' bat, eta 'aurreratuetako' bederatzi gehien jota), eta ez dute creditsik ordaindu behar.

Txapelketa bete bezain laster, automatikoki hasiko da, eta, horrez gain, foroa sortuko da. Txapelketa hasi baino 72 ordu aurretik beteta ez badago, astebete atzeratuko da lehiaketa.

Oinarrizko txapelketa partidak astelehenetan jokatzen diren bezala, bestelako txapelketak asteko edozein egunetan joka daitezke.

Eskilara txapelketak

Eskilaretan zure helburua gorenera iritsi eta 'Muinoko erregea' bihurtzea da. Eta gero han ahal duzun gehien mantentzea. Gorenera iristeko, zure gainetik dauden taldeei erronka luzatu behar diezu, haiei postua kentzeko.

Erronken arauak

Eskilaran duzun lekuaren arabera bota ahalko diozu talde bati erronka

  • 1.-5. pos: Azpian duen taldeak soilik bota diezaioke erronka.
  • 6.-15. pos: Postu bat, bi edo hiru beherago dauden taldeek bota diezaiokete erronka.
  • 16.-99. pos: 1-10 postu beherago dauden taldeek bota diezaiokete erronka.
  • 100.-199.: 1-50 postu beherago dauden taldeek bota diezaiokete erronka.
  • 200.- pos: 1-100 postu beherago dauden taldeek bota diezaiokete erronka.
  • Pos 1000-5000: 1-500 postu beherago dauden taldeek bota diezaiokete desafioa.
  • 5000. postua edo gehiago: 1-1000 postu beherago daudenek bota diezaiokete erronka.

Erronka bota duen taldeek ordaintzen du partida, eta erronka jasotzen duenak automatikoki onartuko du. Erronka bota eta 24 ordutara jokatuko da norgehiagoka. Erronka bota duenak irabaziz gero, Kreditua berreskuratuko du.

Posizioak partidaren ondoren aldatzen dira

Talde bati erronka bota eta irabazi egiten badiozu, talde horren postua eskuratuko duzu. Beste taldeak postu bat behera egingo du (eta noski, bi taldeen artean zeudenek ere postu bat behera egingo dute eskilaran).

Adibidea: A Taldea 54. postuan dago eta 47. postuan dagoen B Taldeari erronka botatzen dio. is on position 54 and challenges B, currently 47. A taldeak irabaziz gero, B taldearen 47. postua eskuratuko du. B 48.era jaitsiko da, 48.ena bat beherago, 49.ena 50. bihurtuko da, eta horrela.

Galtzen baduzu, bi taldeak leku berean geratuko zarete.

Erronken graziazko epea

Erronka jaso zenuen partida baten ondoren, beste taldeek 12 ordu itxaron behar dute (norgehiagoka hasi zenetik) berriro zuri erronka bota aurretik. Denbora horretan, zuk zure gainetik dagoen talde bati erronka botatzeko aukera izango duzu eskilaran gora egiteko.

Zuk erronka botatako partida baten ondoren, 12 ordu itxaron behar dituzu (norgehiagoka hasi zen unetik) beste erronka bat bota aurretik. Horrela, beste taldeek zuri erronka botatzeko aukera izango dute. Era honetan, honako aukerak saihestu nahi ditugu: #2k uneoro jarraian botatzen dio erronka #1-i; #3ak ez du inoiz aukerarik #2ari erronka bota eta haren lekua hartzeko).

24 orduz ezingo duzu jokatu berri duzun taldeari erronkarik bota.

Txapelketa partidak (Eskilarak eta beste)

Partidak zelai neutroan jokatzen dira eta ez duzu ikusleengatik irabazirik jasoko (eta ez duzu bazkiderik jasoko fan klubean).

Txapelketako partidek gainontzeko partiden datu berak erabiltzen dituzte. Beraz, jokalarien uneko sasoia, dohainak, eskarmentua, lesioak eta abar hartzen dira kontuan. Bi salbuespen daude dena den: talde giroa (eta segurtasuna) balio jakin batean ezartzen dugu, eta txartel sistemak beste era batera funtzionatzen du. Ikus beherago xehetasun gehiagorako.

Eraginik ez partidaren ostean

Txapelketetako partidek ez dute eraginik zure taldean edo zure jokalariengan. Hau da, jokalariek ez dute ez eskarmenturik ez entrenamendurik jasoko partida horietan, eta partidetan erabilitako antolaketak ez du eskarmenturik jasoko; ezta talde giroak eta halakoek.

Xehetasunak

Hemen dituzu txapelketen inguruko zehaztapen guztiak:

  • Talde giroa: Talde giroa maila batean egongo da (gustura) txapelketa partidetan.
  • Talde segurtasuna: Segurtasuna maila jakin batean (altua) ezartzen da txapelketetako partidetan
  • Lesioak: Ez da lesiorik egongo txapelketa partidetan, baina edozein Hattrick "normal"eko jokalariren lesioak eragina izango du eta ezin izango du jokatu.
  • Txartelak (Txapelketak): Txapelketek bere txartel sistema propioa dute, eta txartel hori/gorri sistema guztiz desberdina da Hattrick 'normalarekin' alderatuta. Hau da, txapelketan ikusitako txartelek txapelketa horretan eragingo dute soilik (eta ez Ligan edo Kopan). Era berean, Hattricken txartel gorria ikusi duen jokalariak txapelketan joka dezake.
  • Txartelak (Eskilarak): Txartelek ez dute inongo eraginik Eskilara txapelketetan.
  • Entrenamendua: Jokalariek ez dute entrenamendurik jasoko txapelketa partidetan.
  • Eskarmentua: Jokalariek ez dute eskarmenturik jasoko txapelketetako partidetan.
  • Hamaikakoak: Hattrick "normaleko" antolaketaren eskarmentua txapelketetako partidetan erabiltzen dugu ere. Dena den, partida horietan ez duzu hamaikakoko eskarmenturik jasoko.
 
 
Server 080