Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hattrick Mastersa

Hattrick Mastersa Liga eta Kopa irabazi duten guztiek jokatzen duten nazioarteko txapelketa da. Lau astez jokatzen da, denboraldi bakoitzeko 4. astearen ondoren hasita. Partidak astelehenetan eta ostegunetan jokatzen dira, 20:00etan.

Partiduak

256 taldek har dezakete parte Mastersean eta 8 kanporaketako zuzeneko txapelketa bezala jokatzen da. Kanporaketa bakoitzeko zozketa erabat ausazkoa da, eta partidak zelai neutralean jokatzen dira.

Lehen erronda betetzeko nahikoa talde ez badaude, zorteko talde batzuk (zozketaz hautatuak) ez dute lehen errondarik jokatuko eta zuzenean bigarren errondan hasiko dira. Kopa eta liga txapeldunen bat jaberik gabe geratu bada (edo jabe berria jaso badu) ez du Mastersa jokatuko. Talderen batek denboraldi berean kopa eta liga irabazten badu, talde hori izango da bere herrialdetik Mastersa jokatuko duen bakarra.

Txapelketaren arau bereziak

Mastersean arau berezi batzuk daude indarrean:

Txartelak eta min hartzeak: Txartelek ez dute eraginik (gorriek partidan bertan duten eragina izan ezik, noski), baina min hartzeek normal eragiten dute.

Partidaren garrantzia: "Hil ala bizi" (MOTS) edo "Lasai" (PIC) jokatuz talde giroa ez da partida normalen ondoren bezain beste igoko/jaitsiko. Partidan zehar duen eragina, berriz, beste partidetakoa bezalakoa izango da.

Entrenamendua: Masterseko partidak ez dira kontuan hartzen jokalari baten entrenamendua kalkulatzean.

Masterseko irabaziak

Zaleen irabaziak erdibana banatzen dira etxekoen eta bisitarien artean. Talde onenek sari gisa diru saria jasoko dute, jarraian ikus dezakezunez.

Hattrick Masterseko irabazleak 800 000 US$ irabazten du, txapeldunordeak 400 000 US$ eta finalerdietako galtzaileek 200 000 US$. Final-laurdenetan galdu duten taldeek 100 000 US$ irabaziko dute eta final-zortzirenetan kanporatuta geratu direnek 50 000 US$.

 
 
Server 081